XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTALARIA: Haritz, Lupe eta Pello herriko azokan daude.

Azokan jende eta abere asko daude.

Haritzek besoetan txerri handi bat darama.

TOMAS: Erosi behi hau! Hiru urte ditu eta oso esne ona ematen du!

LUTXI: Erosi oilo hauek, etxean arraultze freskoak jateko!

KARUSO: Ikusi nire asto ederrak! Munduko astorik onenak dira!

PELLO: Hortxe dago gure gizona.

LUPE: Kontuz Karusorekin, oso gizon serioa da eta.

HARITZ: Ez kezkatu.

Gure plana oso ona da.

KONTALARIA: Hiru lagunak Karusoren saltokira doaz.

Iker harroa aitaren ondoan dago.

IKER: Zertara etorri zarete hona?

LUPE: Asto bat erostera etorri gara.

KARUSO: Ha, ha!

Zuek ez duzue nahiko dirurik, niri asto bat erosteko.

PELLO: Zuri apostuak gustatzen zaizkizu?

KARUSO: Bai, noski .

HARITZ: Baietz zuk jende guztiaren aurrean dantza egin!

KARUSO: Bai zera! Hori ezinezkoa da!

PELLO: Nahi baduzu, apostua egingo dugu.

Dantza egiten baduzu, zure astorik ederrena guretzat.

Bestela, txerri hau zuretzat.

KARUSO: Konforme.

Apostua egingo dugu.

KONTALARIA: Lupek poxpolu-kaxatik arkakusoak ateratzen ditu eta Karusoren gainera botatzen ditu.

Eta Karuso saltoka hasten da.

JENDEA: Oso ondo dantzatzen duzu! Orain Karuso Arkakuso zara!

KARUSO: Tranpati halakoak! Hartu zuen astoa!

JENDEA: Karuso Arkakuso! Karuso Arkakuso!

HARITZ: Irabazi dugu apostua!

LUPE: Gure aitak asto eder bat edukiko du!